1970eko uztailaren 25ean ireki zuen Sanjuan artisau denda Manolo Sanjuanek, eta 50 urte bete zituen joan zen uztailean. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak azken urteetan "merkataritzaren alde egindako lana" eskertu nahi izan diete Manolo eta Mikel Sanjuan aita-semeei, eta udalaren oroigarria eman diete Agustin Lizarralde udaleko zinegotziak eta Xabier Aldalur Bertanen teknikariak.
"50 urtean herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi diegu horrelako urteurren borobilean. Herriari horrelako merkatari txikiek ematen diote bizia, eta orain arte bezala herria bizirik mantentzeko ahaleginean segitzeko eskatu nahi dizuegu", nabarmendu du Lizarraldek.