Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruko bi bisita gidatu izango dira zapatuan eta igandean Azpeitian. Lehenik, Loiolatik Madalenara ibilbide historikoa, Loiolakoaren eraginpean izenburupean, Vicente Davilak herriko ondare historikoaren hainbat argibide emango dizkie herritarrei; besteak beste, Loiolako Santutegiaren eta Madalenako baselizaren inguruan gehiago jakiteko aukera izango da. Igandean, berriz, Aittolatik abiatuta Xoxotera joango dira, eta Loiolako Inazio izango dute hizpide bisita horretan, beste hainbat konturen artean.
Bisitetan izen-ematea doakoa da, baina interesatuek aurrez eman beharko dute izena 943-15 18 78 telefonora (Loiolako informazio bulegoa) deituta edo info@tierraignaciana.com helbidera idatzita.