Sebastian Lizaso bertsolaria gonbidatu zuten atzo, asteazkena, ETB1eko Udak dakarrena saiora. Ezohiko egoera honetan bertso-saioekin zer gertatu den izan zuen hizpide azpeitiarrak Julian Iantziren saioan; horrez gain, azken urteetan bertsolaritzan egin duen ibilbideaz ere aritu zen. Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.