Hilabete gutxi falta dira Imanol Rayo zuzendariaren Hil kanpaiak filmak argitara emateko, urriaren 16an estreinatuko baitute zinema aretoetan. Gainera, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil liburuan oinarritutako filma Donostiako 68. Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da.
Aste honetan, berriz, filmaren aurrerapen bideoa jarri dute ikusgai sarean; bertan, filmeko protagonista nagusiak zein aktorek gorpuztuko dituzten ikus daiteke. Hainbat euskal aktore ezagunek parte hartzen dute filmean; besteak beste, Itziar Ituñok, Eneko Sagardoik eta Yon Gonzalezek.