Izarraizko Atea parkean komuna eta mahai nahiz aulki gehiago jarri ditu udalak. Parkeak harrera ona izan duelako eta erabilera handiko gunea bilakatu delako ari da udala gune horretan hobekuntzak egiten. Iaz, adibidez, behin-behineko komuna ezarri zuen erakundeak parkean, eta aurten komun behin betiko komun publikoa ezarri du bertan: ezinduentzat komun osatua nahiz bost pixaleku jarri dituzte. Horrez gain, lehendik zeuden mahaiez gain, beste zazpi jarri ditu udalak parkean. Guztira, 15.000 euroko inbertsioa egin du erakundeak parkean.
Azken boladan Izarraizko Atea parkean hainbat apurketa izan direla eta, azpiegitura publikoak zaintzea "herritar orori" dagokiola gogorarazi du udalak. Ur-txorroetan nahiz komunetan izan dira apurketak erakundeak azaldu duenez, eta "arduraz" jokatzeko deia egin du.