Ezkutuko Altxorrak programaren barruan, Loiolan barrena bisita gidatua izango da larunbatean. Iñigoren Loiola izenburupean eskainiko du saioa Vicente Davilak, eta bisita 12:00etan hasiko da, Loiolako Turismo Bulegoaren parean elkartuta.
Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera mezua idatzita. Saioa doakoa izango da, eta besteak beste, Loiolako Santutegiko nahiz inguruko hainbat txoko ezagutu ahal izango dituzte bisitariek.