Irailaren 12an eskaini behar zuen Agustin Jimenez umoregileak ¿Quién soy yo? bakarrizketa saioa, Soreasu antzokian. Kulturaz kooperatibak azaldu duenez, ordea, emanaldia bertan behera utzi dute. Berez, apirilaren 14an zen Jimenez emanaldia eskaintzekoa, baina COVID-19 tarteko, bakarrizketa irailera atzeratu zuten.
Sarrerak erosita zituzten herritarrek dirua eskuratu ahal izango dute. Zehazki, sarrerak Sanagustinen erosi zituztenei kulturgunean bertan itzuliko diete. Aldiz, Internet bidez erosi zituzten herritarrekin Kulturaz kooperatibako kideak jarriko dira harremanetan.