Mikel Larrañaga bigarren Aizkolarien Urrezko Kopan

Julene Frantzesena 2020ko abuztuaren 16a

Mikel Larrañaga atzo. (Ibon Errazu)

Iker Vicentek irabazi zuen Donostiako Trinitate plazan jokatutako lehia, beste behin. Otsagabiarrak 30 minutu eta 57 segundotan gauzatu zituzten lanak, eta Larrañagak minutu bat eta 47 segundo gehiago behar izan zituen.

Mikel Larrañaga bigarren sailkatu zen atzo, zapatua, Donostiako Trinitate plazan jokatutako Aizkolarien Urrezko Kopan. 54 ontzako hamalau enbor ebaki behar izan zituzten lehian parte hartu zuten bost kirolariek, eta Iker Vicente izan zen lanak bukatzen azkarrena.

Otsagabiarrak 30 minutu eta 57 segundotan gauzatu zituzten lanak, eta iaztik zuen txapela berretsi zuen. Larrañagak hark baino minutu bat eta 47 segundo gehiago behar izan zituen (32:41). Hirugarren Julen Alberdi Txikia IV.a sailkatu zen (33:43), laugarren Eneko Otaño (34:43) eta bosgarren Jon Rekondo (38:48).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide