Pablo Milanes trobalari kubatar ezagunak datorren irailaren 6an, igandez, Soreasu antzokian eskainiko duen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. Kulturaz kooperatibak antolatu du musikariak Esencia Tour'20 biraren barruan emango duen zuzenekoa. Izatez, maiatzaren 9an eskaini behar zuen kontzertua Milanesek, baina konabirusaren krisialdia tarteko atzeratu dute data.
Milanesek bere obraren esentzia bildu nahi izan du martxan duen biran. Bere ibilbideko abesti ezagunenak –En breve espacio, Yolanda, Para vivir, Ya ves...– abestuko ditu kontzertuan. Milanesek sei hamarkada daramatza oholtzen gainean, eta Silvio Rodriguezekin eta Noel Nicolarekin batera, Troba Kubatar Berria mugimenduaren erreferente nagusia da.
Musikariak bi Grammy Latino sari lortu zituen 2005ean, eta 2015ean, Lifetime Achievement Grammy saria jaso zuen. Hala eta guztiz, ez dio agertokiei muzin egin sekula, eta musika nahiz poesia sortzen eta abesten jarraitu du azken urteotan.