Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak bakarrizketa berria estreinatu zuen atzo, ostirala, Soreasu antzokian: Futbolistok. Herritar ugari izan ziren emanaldian, eta gogotik gozatu zuten horiek. Atzokoa bakarrizketaren euskarazko bertsioaren estreinaldia izan zen. Gurrutxagak futbolari garaiko bizipenak oinarri hartuta osatu zuen saioa. (Argazkiak: Alberto Beloki)