Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituaren barruan, Azpeitian kontzertu bana eskaini behar zuten gaur, igandea, Ezpalak eta Beste urtaroak musika taldeek. Ezpalak taldeak jakinarazi duenez, baina, ez da Sanagustin kulturgunean izango; izan ere, taldeko abeslariak Instagram eta Facebook bidez adierazi duenez, bere pisukideak positibo eman du, eta "badaezpada" emanaldia bertan behera uztea erabaki dute.
Dena den, Beste urtaroak taldea Sanagustinen izango da, 20:00etatik aurrera. Iker Laurobak, Leire Leturiak, Olaia Inziartek, Urbil Artolak, Maria Soriazuk eta Andoni Etxebestek osatzen dute taldea. Iker Laurobaren abestiak hartu eta folk esparrura eraman dituzte hainbat musika tresna erabilita, hala nola pianoa, gitarra, lap steel-a, ukelelea zein banjoa.