Odol emaileen ohiko hitzordua izango da etzi, asteazkena, Gaztelekuan. Odola eman nahi duten herritarrek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute horretarako aukera, eta hitzordua hartzeko asteazkenean bertan, 08:30etik 13:30era bitartean, 943-00 78 84 telefonora deitu beharko dute.