Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak sarean jakitera eman duenez, zapatuan, hilak 29, Azpeitian egitekoak ziren kadeteen txirrindularitza proba bertan behera utzi dute. COVID-19a tarteko udalak eta antolatzaileek proba ez egitea erabaki dute, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko.