Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituaren barruan kontzertu ederra eskaini zuen Beste Urtaroak taldeak joan zen igandean. Iker Laurobak, Leire Leturiak, Olaia Inziartek, Urbil Artolak, Maria Soriazuk eta Andoni Etxebestek osatzen duten taldeak folk doinuz bete zuen Sanagustin kulturgunea, eta hainbat herritar joan zen kontzertua entzutera. Ezpalak taldeak ere kontzertua eman behar zuen, baina taldekide baten gertuko batek PCR proban positibo eman zuela eta, emanaldia ez eskaintzea erabaki zuten azkenean.
(Argazkiak: Kulturaz kooperatiba)