Landetako istripuan hildako bi gazteen senideei eta lagunei doluminak eman dizkie udalak

Anartz Izagirre 2020ko abu. 27a, 11:46

Elkartasuna eta babesa adierazteaz gain, udalak azaldu du harremanetan jarri dela bi familiekin beharrezko baliabideak eta laguntza eskaintzeko.

Bi egun pasatu dira Landetan istripu larria gertatu zenetik, eta ezbeharrean hildako bi azpeitiar gazteen familiei nahiz lagunei doluminak eman dizkie udalak. Erakundeak ohar bidez adierazi duenez, bi gazteen heriotza "golpe gogorra" izan da herri osoarentzat, eta herritarren sentimenduekin bat egiten duela nabarmendu du. Bestalde, udalak azaldu du elkartasunaz eta babesaz gain beharrezko baliabideak eta laguntza eskaintzeko harremanetan jarri dela bi gazteen familiekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide