Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan hainbat bisita izan dira abuztu osoan zehar, eta hilabete honetan herrian egingo duten azken bisita igandean, hilak 30, izango da. Loiolako Inaziok 1535. urtean egindako ibilbideaz arituko da bisitan Vicente Davila gidaria; izan ere, Inaziok, jaioterrira itzultzean Madalenako ospitalean hartu zuen ostatu, baina hiribildura iritsi aurretik Lasaon egin zuen geldialdia.
11:00etan hasiko da bisita, Madalenan, eta bide berdeari jarraituz Lasaoraino joango dira. Ibilaldia doan izango da, eta oraindik ere eman daiteke izena 943-15 18 78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita.
