Garaipen gozoa erdietsi zuen atzo, ostirala, Oier Ibargurenek Paueko (Okzitania) Txirrindularien Sari Nagusian. Izan ere, lehen postuan amaitu zuen lasterketa azpeitiarrak; gainera, bigarren eta hirugarren postuak ere filialen Caja Rural Seguros RGA taldeko beste bi kiderentzat izan ziren. Guztira, 33 buelta eman zizkioten txirrindulariek hiru kilometroko ibilbideari.