XX. Pourrak 197 apustu ditu

Mailo Oiarzabal 2020ko abu. 29a, 15:06

Irabazleak 1.182 euro jasoko ditu, bigarrenak 788 eta hirugarrenak 394. Horiez gain, 4., 13., 29., 46., 69., 82., 100., 121., 154. eta 197. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hogeigarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta 197 apustu izango ditu aurtengo jokoak. Gaur, abuztuaren 29an, koronabirusaren krisialdiak eraginda eta ezohiko datarekin, hasi da 2020ko Frantziako Tourra, eta irailaren 20an bukatuko da –orduan amaituko da Pourra ere–.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'20ren helbidea: https://uztarria.eus/pourra/2020.

Sari banaketa, zehazteko

San Inazio bezperan banatu izan ditu Uztarriak Pourraren sariak beti, baina aurten, bistan da ezingo duela festa egun hori baliatu.

Tourra amaitu eta Pourraren azken sailkapena finkatu ondoren banatuko ditu sariak Uztarriak; jakinaraziko du noiz eta nola egingo den sari banaketa..

Sariak

2020ko Pourraren irabazleak 1.182 euro jasoko ditu, bigarrenak 788 eta hirugarrenak 394. Horiez gain, 4., 13., 29., 46., 69., 82., 100., 121., 154. eta 197. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.182 euro.
  • 2.goak: 788 euro.
  • 3.goak: 394 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Auntxa erretegian.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 29.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan.
  • 46.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri tabernan
  • 69.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan.
  • 82.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  • 100.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 121.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 154.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 197.goak. Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide