Abuztuko etenaren ostean, berriz ere martxan da Emakumeen Txokoa. Ohiko ordutegiarekin hasi du jarduna guneak, eta astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:00etara izango da irekita.
Emakumeen Txokoan ere koronabirusaren hedapena saihesteko babes neurriak hartuko dituzte, eta horregatik, hara joan aurretik zita hartzea, maskara janztea eta sartzerako eskuak gelarekin garbitzea gomendatu dute bertako kideek.