Abuztuan Azpeitiko Alde Zaharrean piztu zen koronabirus fokua tarteko, ez da azokarik izan Betharrametako jolastokian azken bi asteetan. Fokua "kontrolpean" dagoela eta, bihar, irailean sartzearekin batera, itzuliko da azoka Betharrametara. Beraz, astearteetako azokako saltzaileek ohi bezala jarriko dituzte postuak bertan.
Plazako azoka ere ohi bezala egingo dute bihar, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartuta.
Joan zen maiatzean lekualdatu zituzten azokako hainbat ekoizleren eta saltzaileren postuak plazatik Betharrametako jolastokira, COVID-19aren hedapena saihesteko eta segurtasun neurriak betetzeko helburuz.