Lineako autobusek ohiko ordutegia izango dute gaurtik aurrera

Anartz Izagirre 2020ko ira. 1a, 11:52

Lurraldebusen zerbitzu guztietan izango dira aldaketak gaurtik aurrera. UK01 Azkoitia-Donostia zerbitzua orduerdiro eskainiko dute astelehenetik ostiralera.

Irailean sartzearekin batera, ohiko ordutegia berreskuratu dute lineako autobusek, eta Azpeititik igarotzen diren zerbitzu guztietan izango dira aldaketak. UK01 Azkoitia-Donostia zerbitzua, 05:45etik 20:45era —Azkoititik Donostiarako noranzkoa— eta 06:55etik 22:05era —Donostiatik Azkoitirako noranzkoa— bitartean ibiliko da astelehenetik osiralera, eta orduerdiro egongo dira autobusak. Larunbatetan, aldiz, orduro izango da zerbitzua, eta igandean, ia orduro.

UK03 Azkoitia-Zarautz, UK05 Zestoa-Ermua eta UK06 Zumaia-Zumarraga zerbitzuak, berriz, orduro egongo dira astegunetan zehar, eta asteburuetan zerbitzua apur bat murritzagoa izango da hiru linea horietan. Bestalde, UK02 Azkoitia-Tolosa eta UK04 Beizama-Azpeitia zerbitzuetan ere ohiko ordutegiak izango dira gaurtik aurrera. Honako lotura honetan ikus daitezke Urola Erdiko autobus zerbitzuen ordutegiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide