Angel Loiolak irabazi du Bertanen udako zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Bertan merkatari elkartea

Kantabriako (Espainia) Castilla Termal Solares bainuetxean bi lagunentzako asteburuko plana eskuratu du zozketaren irabazleak.

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen udako zozketak badu irabazlea. Makibar fruta dendan egindako erosketagatik bi lagunentzako saria eskuratu du Angel Loiolak Kantabriako (Espainia) Castilla Termal Solares bainuetxean. Bi gau, ur termaletan zirkuitua, Santoñara itsas bidaia eta kontserba fabrika baterako bisita irabazi ditu Loiolak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide