San Martin egoitzako langile eta egoiliar guztiek PCR probak egin zituzten astelehenean, koronabirusa egoitzan sartu ote den egiaztatzeko. Zahar etxeko arduradunek jakinarazi dutenez, San Martineko langile eta egoiliar guztiek negatibo eman dute probetan. Bestalde, gaur –asteazkena– hasiko dira bisitentzako hitzorduak ematen, ohiko moduan.