Xabier Gantzarainek egin du Uxue Alberdik aurki argitaratuko duen Dendaostekoak liburuaren azala. Susa argitaletxeak gaur jakinarazi du Alberdiren lan berria labetik ateratzear dela, eta azala jarri du sare sozialetan.
Gantzarainek hainbat eta hainbat liburu azal egin izan ditu, hala nola Jose Luis Otamendiren Euri kontuak (1999), Harkaitz Canoren Neguko zirkua (2005), Fakirraren ahotsa (2018) eta Julen Belamunoren Hotz industriala (2019) lanenak. Anari abeslariaren Zebra diskoaren (2005) diseinua ere hark egin zuen.