Abuztuko etenaren ostean, berriro ere zabalik dago Azpeitiko KZgunea. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara bitartean egongo da zabalik zentroa, eta hara joateko aurrez hitzordua hartu beharko dute erabiltzaileek, 943-02 36 20 telefonora deituta. Bestalde, gunea erabiltzerakoan herritarrek maskara eraman beharko dute, eta izapideak sinatzeko norberak bere boligrafoa eraman beharko du.
Enparan dorretxean dago Azpeitiko KZgunea, eta hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan ikasturte berrian; besteak beste, tramitazioak (BakQ, Metaposta...), tutoretza presentzialak, IT txartelaren probak, nabigazioa eta erabiltzaileentzako inprimaketa zerbitzua. Honako lotura honetan topa daiteke KZgunearen inguruko informazio guztia.