Koronabirusa Azpeitian

Betharrametatik plazara eta Olazko Andre Mariaren plazatxora itzuliko da azoka asteartean

Julene Frantzesena 2020ko ira. 5a, 08:24

Azoka egun bateko artxibo irudia.

Asteartetik aurrera Alde Zaharrera lekualdatuko dute azoka, eta ohiko moduan, Azoka Plazan eta haren kanpoaldean izango dira baserritarrak, eta plazan eta Olazko Andre Mariaren plazan gainerako postuak. Udalak azaldu duenez, prebentzio neurri oro beteko dute azokan.

Datorren asteartetik aurrera, plazan eta Olazko Andre Mariaren plazan egingo dute azoka. Koronabirusak sortutako egoera tarteko, udalak hainbat neurri hartu zuen martxoan, eta besteak beste, ordutik Betharrametako jolastokian izan dira hainbat postu astearteetan. Dena den, asteartetik aurrera Alde Zaharrera lekualdatuko dute azoka, eta ohiko moduan, Azoka Plazan eta haren kanpoaldean izango dira baserritarrak, eta plazan eta Olazko Andre Mariaren plazan gainerako postuak.

Aitor Bereziartua zinegotziak azaldu duenez, prebentzio neurri oro beteko dute azokan. "Postuen arteko distantziak mantentzeko eta pilaketarik ez sortzeko neurriak hartu ditugu", azaldu du hark. Hori dela eta, arkupeetan izan ohi ziren postuak Olazko Andre Mariaren plazan izango dira asteartetik aurrera; izan ere, nahi duenak azokan den jendearekin gurutzatu gabe pasatu ahal izango du arkupeetatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide