Koronabirusa Azpeitian

Baigera elkarteak ezingo dio ohiko martxari ekin

Aitziber Arzallus

Baigerako kideak, iaz Arroa Errekara egin zuten irteeran.

Egoerak hobera egiten ez duen artean, urteroko jarduerarik ezingo dutela antolatu jakinarazi dute batzordeko kideek.

Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteak ezingo du ikasturtea ohiko martxan hasi. Batzordeko kideak aste honetan elkartu dira egoeraren azterketa egiteko, eta erabaki dute egoera ez dagoela ezertan hasteko moduan. Beraz, oraingoz behintzat ez dute urteroko irteera, hitzaldi eta bestelako jarduerarik antolatuko.
 

Udal arduradunekin harremanetan daude Baigerako batzordeko kideak, eta aurreratu dute denen osasuna babesteko neurriak har ditzaketela bermatzen duten unean hasiko direla ekintzak antolatzen, eta horien berri prentsaren bidez emango dutela.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide