Bihar, irailak 7, Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da, eta Marea Urdinak soinean zerbait gorria janzteko deia egin du. Azpeitian bada nahasmendu hori duen kide bat: Iren. Marea Urdina elkarteko kideek babesa agertu diote hari eta haren familiari.
Bestalde, Duchenne gaitzaren nazioarteko eguna dela eta, Azpeitiko Udalak gorriz argiztatuko du Azoka Plaza gaur eta bihar.