Julen Alonsok eta Oinkari dantza taldeak Sutan dantzan emanaldi bikoitza eskainiko dute urriaren 4an, igandea, Azpeitian. Hasieran, emanaldi bakarra zegoen aurreikusita, 19:30ean, baina emanaldi horretarako sarrera guztiak agortu ziren, eta Kulturazek bigarren emanaldi baten berri eman du gaur, astelehena. Beraz, oriotarrak 17:00etan beste emanaldi bat eskainiko du, eta honako lotura honetan eros daitezke sarrerak, 16 euroren truke.
Hona hemen Sutan dantzan emanaldiaren aurrerapen bideoa: