Iraileko udalbatzarra egingo du gaur Azpeitiko Udalak. Ezohiko deialdian, 19:00etan hasiko da bilkura. Lan zerrenda laburra izango du udako opor osteko lehen udalbatzarrak; etxebizitza eskaintza publikoarekin lotutako bi ountu izango ditu, hain zuzen ere, eta biak prozedura administratiboekin lotutakoak, bata Azpeitia Berritzenen sustapen berriekin eta bestea Esklabetan eraikitzekoak diren alokairu sozialeko etxebizitzekin.
Hau da gaurko udalbatzarraren lan zerrenda:
1. Udalbatzak 2020ko uztailaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.
2. Azpeitia Berritzen SAk bere promozio publikoak finantzatzeko behar dituen maileguei baimena ematea.
3. Azpeitiko Udalaren jabetzakoa den Jesusen Bihotz Sakratuaren Esklaben konbentua izeneko eraikinaren zati bat Eusko Jaurlaritzari zuzenean ematea zuzkidura alojamenduak eraikitzeko.