Kodaore judo klubak jakinarazi duenez, uda oparoa izan dute taldean eta badituzte ospakizunetarako arrazoiak. Izan ere, taldeko ikasle batzuek kanpora joan behar izan dute gerriko beltzaren azterketa egitera, eta horietako batzuek eskuratu dute gerrikoa, baita begirale titulua ere.
Honako hauek dira gerriko beltza eskuratu dutenak: Ane Agirre, Aimar Agirre, Alex Amenabar, Oier Arruti, Markel Azpeitia, Ireide Calero eta Izan Calero. Kirolari horiek lehen DANa lortu dute, eta Gaizka Larrañagak, berriz, bigarren DANa. Bestalde, honako hauek dira begirale titulua eskuratu dutenak: Ane Agirre, Alex Amenabar, Oier Arruti, Markel Azpeitia, Ireide Calero, Izan Calero, Gaizka Larrañaga eta Erik Leon.
Uda oparoaren ostean, ikasturte berriari ekiteko gogoz dira Kodaore taldekoak. Ezeren okerrik ezean, helduek datorren astean hasiko dituzte saioak, eta umeek, berriz, urriaren hasieran. Dena dela, judo klubeko kideek azaldu dutenez, unean uneko egoerak baldintza ditzake data horiek.