Urtero bezala, iraileko egun hauetan Gipuzkoa XLVII. Nazioarteko Trofeoko argazki bilduma ikus daiteke Azpeitian, hain zuzen, Betharran aretoan. Erakusketa gaurtik, hilak 12, hilaren 27ra izango da ikusgai.
Trofeo Gipuzkoa argazki lehiaketa 1948 urtean antolatu zen aurreneko aldiz. Urteetan gorabeherak izan ondoren, 1972an hartu zuen gaur egungo egitura.
Oraingoan, Mingchong Chen, txinatarrak aurkeztutako Mother and son by the Kenny River argazkia izan da garailea.
Erakusketaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburu eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.