Izarraitz igeri elkartearen urteroko zozketak badu zenbaki sariduna. Atzo, ostiralez, egin zuen klubak zozketa, eta Izarraitzek jakinarazi duenez, saritua 3.235 zenbakia izan da.
Zenbaki hori duen herritarrak Bertan merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 euroko saria eskuratuko du.