Pentsio duinen aldeko aspaldiko aldarriekin batera, astelehen eguerdietako elkarretaratzeei beste aldarrikapen batzuk ere gehitu dizkiete jubilatu eta pentsiodunek, koronabirusaren pandemiaren krisiak bereziki areagotu eta azaleratu dituen osasun, zaintza eta zerbitzu publikoen gabezien ildotik.
Gaur bezala, aurrerantzean ere astelehenero 12:00etatik 12:15era elkartuko dira plazan herriko jubilatuak eta pentsiodunak.