Juan Antxieta musika eskolak urtero egin ohi duen zozketan hainbat aldaketa egingo dituzte aurten, COVID-19a tarteko. Alde batetik, zozketaren data aldatu dute Juan Antxietakoek. Hasiera batean ekainaren 10ean ziren zozketa egitekoak, baina azkenean azaroaren 18an egingo dute. Txartelak egun horretara arte egongo dira eskuragarri. Bestetik, zozkatuko duten bidaiaren data eta lekua zein izango diren aurrerago zehaztuko dute. Musika eskolako arduradunek jakinarazi dutenez, COVID-19a dela eta, "egoeraren arabera" erabakiko dute bidaia noiz eta nora egin.