'Bihurri' filma eta 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala emango dituzte aste honetan Soreasun

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 16a, 10:34

'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentaleko irudi bat.

Aste honetan bi lan ikusteko aukera izango da Soreasu antzokiko pantaila handian. Igande arratsaldean haurrentzako 'Bihurri. Jauretxetik kale gorrira' filma emango dute; eta larunbat, igande eta astelehen iluntzean, 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala.

Udako geldialdiaren ostean, joan den astean ekin zieten berriro Soreasu antzokiko zinema emanaldiei, eta aste honetan bi film ikusteko aukera izango da. Horietako bat, haurrei zuzendutakoa izango da. Larunbatean, 16:30etan hasita, Bihurri. Jauretxetik kalera gorrira filma emango dute.

Hona hemen Bihurri. Jauretxetik kale gorrira filmaren aurrerapen bideoa:

Aste honetan emango duten bigarren filma, berriz, Lander Garro zuzendariaren Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala izango da. Larunbatean 22:00etan, igandean 19:30etan eta astelehenean, ikuslearen egunean, 21:30etan hasiko dira emanaldiak. 1990eko hamarkadako intsumisio mugimenduaren inguruan ondutako lana da Bi urte, lau hilabete eta egun bat, eta Lander Garro zuzendaria larunbateko saioan izango da, Enekoitz Esnaola kazetariarekin solasean.

Hona hemen Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentalaren aurrerapen bideoa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide