Datorren astelehenean, irailaren 21ean, beste ipuin kontaketa saio bat izango da Udal Liburutegian. Asteleheneko saioa 5 urteko haurrei zuzenduta dago, eta Ines Bengoa izango da ipuin kontalaria. Saioa 18:00etan hasiko da.
Ipuin kontaketara joateko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, eta hiru modutara egin daiteke: liburutegian bertan, telefonoz (943-15 71 95) edo Whatsapp-ez (688 815 506). Plazak mugatuta egongo dira.
Atzo beste ipuin kontaketa bat izan zen liburutegian, eta bertaratu ziren haurrek gogotik gozatu zuten Apaxiren istorioekin.