Jose Luis Otamendik parte hartuko du Zaporeak elkartearen aldeko emanaldian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko ira. 17a, 09:00

Azpeitiarraz gain, beste hamabi kulturgilek ere parte hartuko dute. Emanaldia datorren larunbatean, hilaren 19an, izango da Donostiako Antigua auzoko frontoian, 12:00etan hasita, eta beharrezkoa izango da sarrerak aurrez erostea.

Datorren larunbatean, hilak 19, Zaporeak elkartearen alde emanaldia eskainiko dute kulturaren esparruko hainbat sortzailek, eta han izango da Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarra ere. Emanaldia Donostiako Antigua auzoko frontoian izango da, 12:00etan hasita, eta beharrezkoa izango da sarrerak aurrez erostea. Bi modu daude horretarako: batetik, Donostiako Hontza liburutegira joanda; eta bestea, elkartearen sare sozialen bidez, gaur 09:30etatik aurrera. Sarrera bakoitzak 20 euro balioko ditu eta herritar bakoitzak, gehienez, bi erosi ahalko ditu.      

Zaporeak proiektua Intxaurrondoko elkarte gastronomikoko kideek jarri zuten martxan duela hamar bat urte, janariarekin lotutako izaera solidarioko ekimenak garatzeko helburuarekin. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta gaur egun, Greziara iristen diren errefuxiatu guztiei elikadura duin eta osasungarria bermatzea du helburu nagusia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide