Azken urteetako ohiturari jarraituz, Stock Azoka egin zuen Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak joan den ostiralean eta larunbatean, eta han izan ziren bezeroen artean 100 euroko hiru erosketa txartel zozkatu ditu, elkarteko dendetan gastatzeko. Zozketa horrek baditu irabazleak: Ainhoa Mendizabal, Maite Arauzo eta Maje Elorza. Hiru irabazleek dagoeneko jaso dituzte erosketa bonoak.