Gaur banatu dituzte, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, 2019ko Azkue Literatura Sariak, eta lau sari nagusietako bi irabazi dituzte Ekain Errazu eta Unai Oruesagasti Urola Ikastolako ikasleek. Hirugarren sari bat ere jaso dute Urolakoek sariketan, Nora Aiertzaren eskutik.
Bi generotako idazlanak saritzen dituzte Azkue sarietan, narrazioa eta poesia, eta bakoitzean adinaren araberako bi mailatan sailkatzen dituzte saridunak. Horrela, 10 eta 13 urte arteko ikasleentzako A mailako bi sari potoloak irabazi dituzte Errazuk eta Oruesagastik: narrazioko lehen saria jaso du aurrenak, Axuri Beltzaren misterioa lanarekin, eta poesiako lehen saria eskuratu du bigarrenak, Hodei urratuak lanari esker. Maila berean eta narrazioen arloan, berriz, hirugarren saria lortu du Aiertzak, Lamiak izeneko idazlanarekin.
Euskaltzaindiak eta BBK-k 1991tik urtero banatzen dituzte Azkue Literatura Sariak. 2019ko edizioan inoiz baino lan gehiago aurkeztu direla nabarmendu dute antolatzaileek: 568, aurreko urtean baino 433 gehiago,