Ekainean estreinatu zuten Lander Garroren 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala Donostian. Bertan, 1990eko hamarkadako intsumisio mugimenduko hainbat gizonen esperientziak biltzen ditu. Azpeitian ere larunbatean eskaini zuten dokumentala lehen aldiz, eta atzo Garro berak solasaldia eskaini zuen Enekoitz Esnaola kazetariarekin batera. Gaur ere dokumentala ikusteko aukera izango da Soreasun, 21:00etan hasita.