Ireki dute Mont de Marsanera autobusez joateko izen-ematea

Urriaren 17an 09:00etan abiatuko dira autobusak anbulatorio aurretik Mont de Marsanera, eta afalordua baino lehen Azpeitian izango gara berriro. Ikasle eta langabetuek 10 euro ordaindu beharko dute autobusa eta langileek 20 euro. Izen-emate orria eskuragarri dago Orkatz kultur elkartean.

Azpeitiko Sarek Mont de Marsango espetxera martxa antolatu du urriaren 17rako, eta dagoeneko eman daiteke izena martxara autobusez joateko. Urriaren 17an 09:00etan abiatuko dira autobusak anbulatorio aurretik Mont de Marsanera, eta afalordua baino lehen Azpeitian izango gara berriro. Ikasle eta langabetuek 10 euro ordaindu beharko dute autobusa eta langileek 20 euro. Izen-emate orria eskuragarri dago Orkatz kultur elkartean.
 
Euskal presoen auziari konponbidea emateko une aproposa dela uste dugu; euskal jendartearen eta instituzioen adostasuna dugu preso eta iheslariek pairatzen duten salbuespen legediarekin amaitu eta etxerako prozesua martxan jartzeko. Denok ozen esan dugu euskal presoak Euskal Herriratzeko garaia dela.
 
Egoera honek ezin du gehiago luzatu; presoek Euskal Herrian egon behar dute, eta etxera prozesua garatu behar dute gradu progresioa eginez. Senideek ezin dute beren bizitza errepidean arriskuan jartzen jarraitu, ezta espetxean duten senidea ikusi eta ukitu gabe urte erdia igaro ere, motxiladun haurrei COVID-19a dela-eta gertatzen ari zaien moduan. Are gutxiago, gaixotasuna dela medio, preso duten alaba, aita edo anaia hiltzen ikusten jarraitu. Nahikoa da. Konponbide garaia da.
 
Pow eta Gotzon etxera ekartzeko

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide