Amaitu da uda, eta horrekin batera heldu da Uztarriaren Udako I. Argazki Lehiaketako irabazleak aukeratzeko unea. Batetik, epaimahai batek esango du bere iritziz zein den argazki onena —Azpeitiko bi argazkilarik eta erredakzioko kazetari batek osatuko dute aurtengo epaimahaia—, eta irabazleak honako saria lortuko du: Donamariako (Nafarroa) Bentan bi lagunentzat gau bat eta afari goxo bat. Bestetik, atari honetako erabiltzaileek ere botoa emateko aukera edukiko dute, Ikusleen Saria banatzeko; Larrañaga hotelean bi lagunentzako afari eder bat eskuratuko du boz gehien jasotzen dituen argazkiaren egileak.
Erabiltzaile bakoitzak hiru eman ahalko du, urriaren 1a baino lehen, honako lotura honetan; bertan ikus daitezke parte hartzaileen argazki guztiak ere. Bestalde, botoa ematen duten guztien artean sari bat ere zozkatuko da: Villegas-Larrea arraindegiak emandako otarre bat. Ikusleen Saria hautatzerakoan, erabiltzaileek beren izen-abizenak, e-posta eta telefonoa eman beharko dituzte, eta gailu bakoitzetik behin bakarrik eman ahalko dute botoa. Bozen kontaketa egin ostean jakinaraziko ditu Uztarriak hiru sarien irabazleak.