Hika Teatroa taldeak Tonbola kaleko kabaret ikuskizuna eskainiko du etzi, igandea, plazan, 19:30ean hasita. Udalak adierazi duenez, eserita egon beharko dute ikusleek emanaldian zehar eta edukiera mugatua izango da. Bestalde, eguraldi txarra egiten badu plazan beharrean Azoka Plazan izango da antzezlana. Horrez gain, amanaldiaren amaieran Euskal Antzerki Topaketen aurtengo edizioaren aurrerapena egingo dute.
Hona hemen Tonbolaren sinopsia:
"Tonbola herrira iritsi da, eta harekin batera datoz tonbolaria, haren emaztea eta haien zerbitzariak. Iritsi dira "Ilusio sortzaileak!". Ikuskizun honek tonbolero familia batek eta haren ahuntz atzerritarrak Europan bizirauteko egin beharrekoak kontatzen ditu. Denetarik zozkatzen dute: oliba bilketarako lan-kontratuak, Danimarkarako familiak, ogi txigorgailua, maskarak, bizitza sexuala berpizteko audioliburuak, "Made in Libia" markako paterak, eta, horrez gain, Eurovisionen parte hartzeko bi gonbidapenen balioa duen urrezko txartela. Ez du axola nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun. Tonbola honek zuregatik erabakitzen du!"
Eta hemen aurrerapen bideoa: