Atzotik ikusgai dago Sanagustinen aurtengo Gudari Egunaren bueltan antolatu duten erakusketa. Duela 45 urteko irailaren 27 hartan gertatu zena gogorarazteaz gain, orduko testuingurua ulertzen laguntzeko eta Angel Otaegi eta Juan Paredes Manot Txiki nortzuk ziren ezagutarazteko hainbat elementuk osatzen dute erakusketa hori.
Igandera arte egongo da erakusketa Sanagustinen; igandean bertan, berriz, Nuarbeko frontoian jarriko dute.