Ate joka dago III. Euskal Pentatloi Txapelketaren finala. Bihar, larunbatarekin batera, jokatuko dute final handia Azpeitiko zezen plazan. 22:00etan hasita, nor baino nor arituko dira finalera sailkatu diren sei kirolariak: Xabier Zaldua, Julen Gabirondo, Xabier Orbegozo Arria V errezildarra, Kepa Peñagarikano azpeitiarra, Iñaki Errazkin eta Julen Kañamares. Antolatzaileek ezohiko segurtasun neurriak eta arauak errespetatzeko deia egin diete ikusleei. Finalaren atarian, Peñagarikanorekin eta Arria V.arekin hitzegin dugu, orain arte egindako lanaz eta finalera begira dituzten aurreikuspenez.