Hitzaren Eskolako saio irekia eskainiko dute bihar Iraia Elias eta Iñigo Aranbarri aktoreek

Julene Frantzesena 2020ko ira. 29a, 08:38

Duela bi astetik martxan da Hitzaren Eskolaren bigarren edizioa, eta asteotan Arantxa Iturbe ari da saioak eskaintzen. Biharko emanaldi irekian Iturbek ikasleekin egindako ariketa bat gorpuztuko dute bi aktoreek. 19:00etan izango da emanaldia, Dinamoa sormen gunean.

Duela bi astetik martxan den Hitzaren Eskolako lehen saio irekia izango da bihar, asteazkena, Dinamoa sormen gunean. Aurtengoa eskolaren bigarren edizioa da, eta Arantxa Iturbe ari da asteotan saioak eskaintzen. Biharko emanaldi irekian Iturbek ikasleekin egindako ariketa bat gorpuztuko dute Iraia Elias eta Iñigo Aranbarri aktoreek, Dinamoko ordezkariek azaldu dutenez, "hitz hutsez, soinua erantsita, gainerakoa erantzita". Nola iragarri egitear dagoena? izenburupean gauzatuko duten saioa 19:00etan hasiko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide