Siete C eta Convoi taldeen musika ekarri du Katapulta Tour-ek Azpeitira

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 28a, 12:38

Ostiralean aritu ziren bi taldeak Sanagustin kulturguneko oholtzan.

Beste bi musika proposamen berri ezagutzeko aukera eskaini du asteburuan Katapulta Tour egitasmoak Sanagustin kulturgunean. Donostiako Convoi (argazkian) eta Siete C taldeek kontzertuak eman zituzten joan den ostiralean, Eme Uno izeneko bere lehen EP-a aurkeztu zuen Convoik Azpeitiko emanaldian, eta Siete C-k, berriz, bederatzi urteko ibilbidean plazaratu dituzten lau lanetan jasotakoari errepasoe egin zioten, besteak beste.

Alberto Beliokik Convoiren emanaldian ateratako argazki gehiago ikus daitezke Kulturazen webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide