'Osasuna eta elektromagnetismoa' hitzaldia emango du bihar Asier Arregi geobiologoak

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 30a, 07:00

Frontoi Txikian izango da saioa bihar, osteguna, 19:00etan hasita. Eremu elektromagnetikoen eraginpean egoteak osasunean dituen ondorioez jardungo du Arregik, eta egunerokoan horien eragina saihesteko aholkuak ere emango ditu.

Asier Arregi geobiologoa aditua da eremu elektromagnetikoetan eta geometria energetikoan, eta bihar, osteguna, Osasuna eta elektromagnetismoa hitzaldia emango du Azpeitiko Frontoi Txikian, 19:00etan hasita. Hain zuzen ere, eremu elektromagnetikoen eraginpean egoteak herritarren osasunean dituen ondorioei buruz dauden ebidentziak azalduko ditu, eta, era berean, egunerokoan horien eragina duten espozisioak saihesteko edo ahalik eta txikienak izateko gomendioak emango ditu.   

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide