Grises taldearen Sanagustineko kontzertua, irudietan

Anartz Izagirre 2020ko ira. 29a, 09:00

Zestoako taldeak Talisman diskoa aurkeztu zuen zapatuan, hilak 26, Sanagustin kulturgunean, eta gozatu ederra hartu zuten kontzertura joan ziren herritarrek.

Grises taldea gogotsu itzuli da agertokietara, eta horren erakusle da zapatuan, hilak 26, Sanagustinen eskaini zuten kontzertua. Zestoarrek Talisman disko berria plazaratu zuten duela aste batzuk, eta ikus-entzuleek lan berriko kantuak nahiz beste diskoetako abesti ezagunak entzun ahal izan zituzten larunbateko kontzertuan. Honako lotura honetan ikus daitezke kontzertuko argazki guztiak.

Azpeitiko kontzertuaren ostean, birarekin jarraituko dute zestoarrek. Hurrengo kontzertua Gasteizen emango dute, urriaren 9an. Urola Kostako Hitzaren webgunean irakur daiteke Grises taldeko Amancay Gaztañaga abeslariari disko berriaren inguruan egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide